Garapen agentziak Onbizi proiektuaren barruan garatzen ari den exoeskeletoaren berri ere eman du
Markel Olano Gipuzkoako
Diputatu Nagusia Urretxun izan da gaur arratsaldean, Uggasa eskualdeko garapen agentziak gonbidatuta, tokiko eragileei Etorkizuna eraikiz egitasmoaren berri ematen. Ekitaldia Uggasaren Sortzen enpresagunean burutu da.
Uggasako presidentea den Koldobike Olabidek ireki du saioa eta Markel Olanori eman dio hitza, egitasmoaren berri azaltzeko. Lurraldearen etorkizuna diseinatzea da programa horren xedea, eta horretarako “esperientzia pilotuak martxan jarri, ebaluatu eta ondorioak politika publikoetan txertatzea” dira erabiliko dituen estrategiak.
Horietako bi esperientzia ezagutzeko aukera ere izan da Olanoren hizketaldiaren ondoren.
Uggasak babestutako Onbizi proiektua izan da bat. Itziar Salaberria Uggasako gerentea arduratu da proiektu horren ardatz nagusia den Hank exoeskeltoaren berri emateaz. Tecnalia institutuak garatutako duen proiektua izan da arratsaldeko saio honetan ezagutzera eman den bigarren esperientzia. Gizarte zerbitzuetan erreferente eta esperientzia aurreratuen laborategi izango den zentro aurreratua da Tecnaliaren proiektua. Pasaian kokatuko da laborategi hori.
Aurkezpenak amaituta, ekitaldira hurbildutakoak mahai inguru batean elkartu dira,
Etorkizuna eraikiz programaren helburuen gainean eztabaidatzeko.