Euskararen egunak kalera atera ditu gaztetxoak
Euskararen Nazioarteko Eguna bihar bada ere, ikastetxeek egun bat aurreratu dituzte ospakizunak. Gaur, dozenaka haur eta gaztetxo atera dira kalera, kantuz eta dantzan, euskararen eguna ospatzera.
Ordizian herriko bi plaza nagusiak hartu dituzte ikasleek; txikienak Barandiaran plazan elkartu dira, gaztetxoak berriz, plaza nagusian. Kantuz eta koreografiaz ondu dute saioa.
Lazkaon ere, ikastolako ikasleak izan dira protagonista. Lazkao Txiki plazan hasita kantu jiran joan dira plazaraino. Udaletxeko balkoitik pregoia bota dute gazteek, eta kantuan jarraitu dute gero, ikastolako trikitilariek lagunduta.
Seguran ere, kantu eta dantza artean egin dituzte Euskararen eguneko ospakizunak. Ondoren, taldeko argazkia atera dute. Itsasondon, Urkipe herri eskolakoek adierazpena irakurri dute, “euskaraz bizitzeko eskubide eta beharra” dutela azalduz.
Beasaingo ikastetxeetako umeek, beraien mezuak uzten ari dira, plazapean jarritako panelean. Ikastetxe bakoitza, bere aldetik ari da euskararen eguneko ospakizunak egiten. Arratsaldean mintzodromoa eta buruhandiak izango dituzte.
Urretxu-Zumarraga
Urretxu-Zumarraga
Urretxu-Zumarraga
Urretxu-Zumarraga
Urretxu-Zumarraga
Urretxu-Zumarraga
Urretxu-Zumarraga
Urretxu-Zumarraga
Urretxu-Zumarraga
Urretxu-Zumarraga
Urretxu-Zumarraga
Urretxu-Zumarraga
Urretxu-Zumarraga
Urretxu-Zumarraga
Urretxu-Zumarraga
IMG_9024
Urretxu-Zumarraga
Itsasondo
Itsasondo
Itsasondo
Segura
Zumarraga
Beasain
Beasain
Beasain
Beasain
Beasain
Beasain
Beasain
Beasain
Beasain
Beasain
Beasain
Beasain
Lazkao1
Lazkao2
Lazkao3
Lazkao4
Lazkao5
Lazkao6
Ordizia1
Ordizia2
Ordizia3
Ordizia4
Ordizia5
Ordizia6
Itsasondo
Itsasondo
Segura
Segura
Beasain
Beasain
Ormaiztegi
Ormaiztegi
La Salle-Legazpi, Zumarraga













