‘Igelak’ euskarazko filmaren estreinaldia
Patxo Telleria bilbotar aktore eta zuzendariak gidatutako Igelak filmaren estreinaldiarekin gozatzeko aukera izango da asteburuan Beasaingo Usurbe antzokian eta Ordiziako Herri Antzokian. Puntako euskal aktoreek hartu dute parte errodajean –irudian, Miren Gaztañaga eta Gorka Otxoa –, eta talde teknikoan goierritar bat ere badago, Aitor Mantxola legazpiarra aritu baita argazki zuzendari lanetan. Delitu ekonomiko batengatik atxilotutako banku zuzendari baten ibilerak kontatzen ditu filmak.
Beasain (Usurbe antzokia)
· Ostirala: 22:00.
· Larunbata: 19:30 eta 22:30
· Igandea: 19:30 eta 22:00
· Astelehena: 19:30 eta 22:30
Ordizia. (Herri antzokia)
· Ostirala: 22:15.
· Larunbata: 19:30 eta 22:15
· Igandea: 19:30 eta 22:15