Bihar goizean Seguran egingo dute Danel Niño gotzain txikia buru dutela.
Zegama.
Biharko egunez ikastetxeek jai dutenez, Zegaman eta Legazpin gaur egin dute urteroko San Nikolaseko kantua eta eskea.
Zegamarrak izan dira goiztiarrenak San Nikolas eguna ospatzen. Gaur, goizean goizetik, Aitxuri Herri Eskolako ikasleak kantuan eta eskean aritu ziren herriko auzoetan eta kaleetan barrena. Batzuek kantatu eta bi San Nikolas gotzainek, Haitz Goiak eta Nora Etxezarretak, euren laguntzaileekin, dirua biltzen aritu dira. Eskean jasotako dirua, elkartasun proiektu bat laguntzeko izaten da urtero, eta oraingoan, Siriako errefuxiatuak laguntzen dituen Save the Children erakundearentzat izango da.
Legazpi.
Legazpin arratsaldean egin dute urteroko San Nikolas erronda. Aurten, Olazabal Institutuari zegokion San Nikolas txikia izendatzea, eta DBH2ko Iker Zeberiok izan du San Nikolas izateko ohorea. Baserritar jantziekin dotore jantzita ibili dira gainerako haurrak. Doinua Musika Eskolako musikariek lagunduta, 17:30ean hasi duten kantu jarduna, Laubide kaletik, San Nikolasen omenezko kantuak abestuz. Kalez kale ibili ondoren, txokolate beroa hartuz amaitu dute aurtengo erronda.
Bihar Seguran, Danel Niño gotzain txikiarekin
Segurarrek biharko egunez, berritzen dute urtero San Nikolasen urteroko tradizioa. Herriko sei urteko haur bat izaten da egun horretan protagonista, eta berak gidatzen ditu kantuak pottokaren gainean dela; aurten, Danel Niño Ormazabalek izango da. Bihar, 10:00etan, Arbolarian dute hitzordua Segurako haurrek. Dena den, San Nikolas Egunak badu beste bereizgarri bat Seguran: Nikolas Txikiak pastelak eta Segurako Tarta herriko plazan eta Ardixarran jarriko dituzte salgai.