Ugaori 4-0 irabazi ondoren konfiantza berreskuratuz doa Goierri Gorri taldea
Aurreko asteko garaipenari jarraipena emanez, hiru puntu lortu ditu Euskal Ligako taldeak Ugaon gol festan amaitu zen partida batean. Sailkapeneko azken postuan dira bizkaitarrak, baina azken jardunaldietan itsura oneko emaitzak izaten ari ziren.
Atsedenetik bueltan, are sendoago zelairatu ziren goierritarrak, espazioak kontrolatuz eta etxekoek egin nahi zuten jokoa moztuz. Gorriek gainera min egiten jarraitzen zuten hegaletatik eta hori baliatuz nagusitu ziren. Mara Munduatek egin zuen bigarrena 78’ minutuan, eta arnasteko denbora gehiegi utzi gabe Ainhoa Intxaustik hirugarrena 82’an; 0-3. Behin tartea handituta apur bat behera egin zuten bizkaitarrek eta intentsitate berean jarraitu zutenez Koldo Zalduaren neskek, laugarrena ere igo zuten markagailura partidaren azken minutuetan. Beste behin Ane Lopezek egin zuen hau; 0-4. Hiru puntu hauekin eta lau jardunaldi galdu gabe eginez, seigarren postuan dira 19 punturekin. Aste-barruan dute jardunaldia, ostegun goizean Igartzan Zarautzen aurka. Partida zelaian ongi kokatuta hasi zuten bi taldeek. Jokoa alde batera eta bestera mugitzen zen, arrisku handiko jokaldirik josi gabe. Etxeko taldeak, Ugaok, zelai erdia hartu nahi zuen baina lan ona egin zuten goierritarrek bertan. Hegaleko jokoa aprobetxatu nahi zuten bizkaitarrek baina behin baloia galduta areara erraz iristen ziren gorriak. Abiaduraz baliatzen ziren horretarako eta Ane Lopezek atzelariei aurrea hartu eta lehenengo gola egin zuen 21’ minutuan; 0-1. Dinamika berarekin jarraitu zuen partidak, Ugaok pausu bat aurrera egin zuen eta pare bat alditan gerturatu ziren Naiararen ate ingurura, baina azken pausuan asmatu gabe.
Jubenilen eta Ohorezko mailako kadeteen jardunaldirik ez da izan asteburuan. Bai ordea kadeteen lehen mailan. Aretxabaletara eginiko bisitan ez zuten emaitza on bat lortzerik izan, 4-3 galdu baitzuten. Partidako lehen zati txukuna burutu ez arren 1-2 aurretik joan ziren atsedenera, bi golak Sandrak egin ondoren. Itzultzean berriz, berehala penalti eztabaidagarri bat adierazi zuen epaileak Arizmendiren alde eta etxekoek ez zuten barkatu; 2-2. Honek eragina izan zuen jokalariengan eta behera etorri ziren. Bi goleko aldea ezartzea lortu zuten markagailuan, baina 5 minuturen faltan Alaitzek hori murriztu zuen. Ezertarako denborarik gabe ziren ordea neskak eta punturik gabe itzuli ziren.
Azkenik, infantilen mailan bi partida izan ditugu. Alde batetik, Goierri Gorri “B” taldeak ezin izan zuen etxean ezer egin, Hamaikak Baten aurka 3-4 galdu baitzuten. Azken minutuetan estutu zuten baina ez zuten berdintzerik izan. Beste bi taldeek elkarren aurka jokatu zuten, azken emaitza bosnakoa izanik: Goierri Gorri “C” 5-5 Goierri Gorri “A”. Puntu banaketa beran gure bi taldeentzat.