Ardo dastaketarako txartelak, Urretxuko kultur etxean salgai
Luzio Gabiriaren omenezkoa ez da Santa Lutzi aurreko egunetarako antolatzen den ekitaldi bakarra: astelehenean Urretxuko ardo azoka eta dastaketa egingo dituzte eta dastaketarako txartelak salgai daude jada. Gaur eta ostiralean
Luzio Gabiriaren omenezkoa ez da Santa Lutzi aurreko egunetarako antolatzen den ekitaldi bakarra: astelehenean Urretxuko ardo azoka eta dastaketa egingo dituzte eta dastaketarako txartelak salgai daude jada. Gaur eta ostiralean berriro salgai jarriko dituzte, kultur etxean. Bi euroren truke, hamaika upategitako ardoak dastatzeko eta bi pintxo jateko aukera egongo da.
Santa Lutzi bezperako ardo dastaketak Manuel Ruiz izena darama eta enologo honek gidatzen du, hain zuzen ere, ekitaldia.
Aurten, Arabar Errioxako hamaika upategik parte hartuko dute Iparragirre plazako ardo azokan (astelehenean 18:00etatik 21:00etara eta asteartean 09:00etatik 16:30era) eta dastaketan upategi horietako guztietako ardoak dastatu ahalko dira.
Dastaketa Urretxuko udaletxeko portaloian izango da, 19:00etan. Hauek dira parte hartuko duten hamaika bodegak: Lantziegoko Azpillaga-Urarte eta El Mozo Wines, Navaridaseko Guzman Aldazabal, Lapuebla de Labarcako Muro, Ibañez Bujanda eta Garrido-Medrano, Biasteriko Luis Alegre, Laukote eta Gil Berzal eta Bastidako Solaguen.