Lazkaon hasi da gabon giroa, erakusleiho lehiaketarekin
Lazkaon merkatari elkarteak argazki zaharrekin egutegia atera du. Erakusleiho lehiaketan 400 euroko sari bat eta 150eko lau irabaz litezke.Lazkaon merkatari elkarteak 2017ko horma-egutegia argitaratu du, lehenengo aldiz. Laz-kaoko irudiak agertzen dira...
Lazkaon merkatari elkarteak argazki zaharrekin egutegia atera du. Erakusleiho lehiaketan 400 euroko sari bat eta 150eko lau irabaz litezke.
Lazkaon merkatari elkarteak 2017ko horma-egutegia argitaratu du, lehenengo aldiz. Laz-kaoko irudiak agertzen dira, zuri-beltzean, XX. mendearen erdi aldekoak. Argazki zaharren bilketa egin, eta esanguratsuenak aukeratu dituzte hilabete bakoitza grafikoki hornitzeko.Egutegiak banatzen ere hasi dira, bezeroen artean, elkarteko kide diren taberna, denda eta zerbitzuetan.
Erakusleiho lehiaketa
Bestetik, Lazkaonek eta Lazkaoko Udalak Gabonetako erakusleiho lehiaketa antolatu dute. Erosleek gustukoena bozkatu ahalko dute, txarteltxo bat beteta. Trukean, 400 euroko sari bat eta 150eko lau zozkatuko dira.













