Subeltza diskoa urtarrilean eramango dute oholtzara
Diskoa aurkeztu dute Subeltza kolektiboko kideek Legazpiko kultur etxean
Bikuñako musika lokaletatik atera berri da Subeltza diskoa. Izen bereko kolektiboan ari diren bederatzi taldek hartu dute parte; Subeltza kolektiboan beste hiru talde daude. Legazpiko Udalaren laguntzarekin autoekoitzi dute diskoa. Lana aurkezteko kontzertua urtarrilaren 28an izango dela iragarri dute, oraindik non izango den ez dute aurreratu.
Partaideak: Elbereth, The Nekrobabies, Vancouver, D-Pintxos, Katu Kale, Arraio, John Dealer & The Coconuts, One Way eta Latido.













