Eguberritako kanpaina aurkeztu du Ordizian elkarteak
Eguberritako argiteriaren pizrtearekin batera, Ordizian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu elkarteak, eguberritako kanpaina aurkeztu du. Kanpaina horren bitartez, merkataritza sektorearentzat urteko kanpaina garrantzitsuena den honetan, Ordiziarrei eta kanpotik erosketak egitera Ordiziara joaten direnentzat, kultura eta aisialdi aukera erakargarria prestatu dute; Erakuslehio lehiaketa, Ordizian erosketa opari bonoak, Photocall Olentzero eta errege magoekin 500euroko saria, erregetako 30 roskoen zozketa Ordizian txartelarekin, eguberritako pintxo potea, txu-txu tren turistikoa eta haur parkeak izango dira Ordizian elkarteak eguberritako kanpainan ekarriko dituenak.