'Francoren ilobari gutuna' antzerkia Ataunen egingo dute igandean
Hiru konpainiak elkarlanean sortua, herri jazarriaren beldurrak eta zauriak azaltzen ditu. Herri Antzokian da, eta sarrerak Ataungo tabernetan eros daitezke aurrezAtaungo Memoria Historikoaren Zikloan, euskal eszenako antzezlan aipagarrienetakoa ikusi ...
Hiru konpainiak elkarlanean sortua, herri jazarriaren beldurrak eta zauriak azaltzen ditu. Herri Antzokian da, eta sarrerak Ataungo tabernetan eros daitezke aurrez
Ataungo Memoria Historikoaren Zikloan, euskal eszenako antzezlan aipagarrienetakoa ikusi ahalko da, igandean. Francoren ilobari gutuna lanak Euskal Herriaren jazarpenak, zauriak eta beldurrak paratu ditu oholtzan.Herri Antzokian egingo dute ikuskaria, igandean 19:00etan. Sarrerak aurrez 8 euroan eros litezke, Sutegi eta Troskaeta tabernetan, eta Errotaundi dendan.
Hiru antzerki konpainiak elkarlanean ekoitzi dute Francoren ilobari gutuna: Artedrama, Le Petit Theatre de Pain, eta Dejabu Panpin Laborategia dira sortzaileak, eta batera garatutako hirugarren lana dute. Pertsonaia asko azalduko dira agertokian. Testua Unai Iturriagak eta Igor Elortzak idatzia da.
«Dena Franco da»
«Garzon epailearen teoria baldin bada dena ETA dela, guk hartu dugun ideia da dena Franco dela», aurreratu dute egileek. Urriaren 31n estreinatu zuten.
Bestetik, abenduaren 30eko omenaldiaren ordua 12:00etara aldatu dute. Aian izango da.













