Aiara joan da Euskal Herriko Txistorra Lehiaketako sari nagusia
Aiako Txarri Txiki harategiak irabazi du Euskal Herriko XIX. Txistorra Lehiaketako sari nagusia. Gaur egin dute lehiaketa Ordizian, asteazkeneroko azokarekin bat eginez. Guztira 47 harategik eta urdaitegik parte hartu dute lehian.
Epaimahaiko kideak goizetik aritu dira txistorrak probatzen. Gastronomiaren munduko pertsonek eta adituek osatu dute taldea. Besteak beste, Juan Jose Castillo (Nikolasa jatetxea) eta Luis Mokoroa (Euskal Gastronomia Anaiartea) izan dira Ordizian. Txistorraren itxurari, osagaiei eta zaporeari erreparatu diete produkturik onena aukeratzerakoan eta orokorrean izan den maila ona nabarmendu dute.
Txapela, garaikurra eta diploma jaso ditu irabazleak. Bigarren postua Beasaingo Olano harategiarentzat izan da, eta hirugarrena Lasarteko Patxi Larrañaga harategiarentzat. Zumarragako Ametsa harategikoek, bosgarren saria jaso dute.