Itsasondoko Jaso enpresako langileen manifestazioa Ordizian
Itsasondoko Jaso garabiak enpresako langileek manifestazioa egin dute gaur Ordizian, Jaso Itsasondo, hitzarmen duin baten alde lemapean. Langileek 14 egun daramatzate greba mugagabe partzialean, eta salatu dutenez, «momentuz ez da kontakturik egon zuzendaritzaren eta enpresa batzordearen artean». Enpresarekin akordio batera iritsi arte, «greban jarraituko» dutela adierazi dute, baina dirudienez “une honetan negoziazioak eten egin dira”. Hortaz, datorren asteazkenerako, manifestazioa deitu dute berriz ere.