Lazkaoko Gure Esku Dagok Urteberriko Sariko txartelak salduko ditu
Gure Esku Dago ekimenaren Lazkaoko taldeak bazkidetzak egin eta Urteberriko Sariko txartelak salduko ditu, egunotan, Lazkaoko kalean. «Diru iturri horiek sendotuko dute elkarrekin diseinatu dugun ibilbide-orria gauzatzeko orria», esan dute ekimeneko ...
Txartelak saltzen atzo hasi ziren. Gaur (18:00-20:00), bihar (12:00-14:00 eta 15:30-17:00) eta igandean (12:00-14:00) ere jardungo dira, plaza inguruan, Liburu Azoka ere hantxe egingo dela baliatuta.













