Barandiaranen biografia kronologikoki
1889-12-31. Perunezar baserrian jaio zen, Murkondo auzoan.
1903. Baliarraingo Prezeptorian sartu zen. Bi kurtso urte batean.
1912-1914. Kezka eta zalantza esistentzial
...

- 1889-12-31. Perunezar baserrian jaio zen, Murkondo auzoan.
- 1903. Baliarraingo Prezeptorian sartu zen. Bi kurtso urte batean.
- 1912-1914. Kezka eta zalantza esistentzial asko, apaiz izateko bidean. Wundt-en teoria lagungarri.
- 1913. Irrati-telefono aparailua egin zuen atzerriko albisteak aditzeko.
- 1914. Apaiz egin zen, Burgosen.
- 1915. Burgosko Eliza Unibertsitatean Teologian lizentziatu zen.
- 1916 uda. Lehenengo indusketa egin zuen Jentilbaratzan (Ataun), eta Argarbin (Aralar) trikuharriak aurkitu zituen.
- 1917. Barandiaran, Telesforo Aranzadi eta Enrique Eguren hirukoak Aralarren lehen indusketa arkeologikoa egin zuten.
- 1917-1936. Barandiaran-Aranzadi-Eguren hirukoak ikerketa asko egin zituen elkarrekin, gerrak betiko banatu arte. Euskal Herrian indusketa arkeologikoen plan sistematiko bat egin zuten: Aralarko trikuharriak (1917), Aizkorriko trikuharriak (1918), Ataun-Burunda (1919), Altzania (1920), Entzia eta Elosu-Plazentzia (1921), Belabieta, Urbasa eta Santimamiñe (1924, 1925 eta 1931), Lumentxa (1925), Ermittia koba eta Gipuzkoako hainbat (1924 eta 1927), Bolinkoba (1933), Urtiaga-Itziar (1936)…
- 1918. Eusko Ikaskuntzaren sorrera biltzarrean izan zuen, Oñatin, historiaurreaz bi hitzaldi eginez.
- 1920. Eusko-Folklore: Materiales y Cuestionarios aldizkaria sortu zuen. Herrietako sineskera, esaunda, ipuin, ohitura eta mitoak biltzen hasi zen han.
1921. Eusko Folklore urtekaria sortu zuen. Herri arkitektura, bizimodu, ohitura… Euskal etnologiaren ikertzaile taldea antolatu zuen.
- 1922. Aranzadirekin Europan bira egin zuen, museoak ikusiz.
- 1924. Gasteizko Apaiztegiko erretorea kontra, ikerketengatik eta politizazioagatik. Baina mundu akademikoan aitortza jaso zuen.
- 1926. Gasteizko Apaiztegiko erretore izendatu zuten.
- 1927. Real Academia de la Lengua Española (RAE) kide egin zuten.
- 1927. Gimnasyum aldizkaria sortu zuen, gai erlijiosoak lantzeko.
- 1928. Euskaltzain urgazle.
- 1929. Europan bigarren bira Aranzadirekin, elkarte eta erakunde antropologikoak ezagutzeko.
- 1930. Madrilgo Museo del Pueblo Españolen eskualdeko buru.
- 1934. Euskalerriko leen gizona liburua atera zuen, askoren iritziz bizitza osoko goi mailako liburua.
- 1934. Idearium aldizkaria sortu zuen, gai erlijiosoak lantzeko.
- 1935. Antropologia-Etnologiako Nazioarteko Biltzarreko kide iraunkor izendatua, Londresen.
- 1936. Gerratik ihesi, Lapurdin babestu zen. Mutrikutik Sokoara itsasontziz igaro, eta Baionako apaiztegira iritsi zen. 1936tik 1941era Biarritzen bizi izan zen, eta 1941etik 1953ra Saran, Pilar Barandiaran ilobarekin.
- 1946. Ikuska–Institut Basque de Recherches eta Ikuska aldizkaria sortu zituen, Saran. Hegoaldeko Eusko-Folklore-ren hutsa betetzeko. 1951ra arte iraun zuen.
- 1946-1950. Nazioarteko kongresu askotan ibili zen: Londres eta Oxford (1946), Paris (1947, 1948), Bruselas (1948, 1949)…
1947. Eusko-Jakintza aldizkaria sortu zuen, Société Internationale des Etudes Basques erakundearen ardurapean.
- 1947. Eusko Ikaskuntza elkartearen lehendakari izendatu zuten.
- 1953-10-21. Ataunera itzuli zen.
- 1953-11-3. Salamancako Unibertsitatean euskal ikasketen Larramendi Katedra ireki zuen, Antonio Tovar errektoreak eskatuta.
1954. Indusketa arkeologikoei berrekin zien Urtiaga koban, 1936an utzi zuten leku berean.
- 1956. Lezetxikin (Arrasate) indusketa hasi zuen.
- 1960. Aitzbitarte IV koban (Errenteria) indusketa hasi zuen.
- 1960. Eusko-Folklore urtekaria berrargitaratzen hasi zen, Aranzadi elkarteak babestuta. Arkeologo gazteen taldeak antolatu zituen.
- 1965. Euskaltzain oso izendatua.
- 1964-1977. Nafarroako Unibertsitateko Euskal Etnologia katedraren buru. Etniker plangintza sortu zuen, etnografia lanak biltzeko Euskal Herri osoko plan sistematikoa. Baskoniako Atlas Etnografikoa zuen helburua.
- 1970-1971. Indusketak Ataungo Limurita, Pikandieta eta Usategin.
- 1972. Gran Enciclopedia Vasca argitaratzen hasi ziren, Bilbon. 22 liburuki aterako zituzten.
- 1976 iraila. Eusko Ikaskuntza berriz martxan jarri zuen, Manuel Lekuona, Irigarai, Garate, Manuel Irujo eta Zumalaberekin. Lehendakari izendatua, aho batez.
- 1977-10-16. Lehenengo Kilometroak festa ireki zuen, Beasain-Lazkaon, euskara-ikastolen alde.
- 1978. Euskal Herriko Unibertsitateak honoris causa doktore.
1984. Ataungo Udalak herriko seme kutun. Eskolari haren izena.
- 1987. Eusko Jaurlaritzak Gernikako Arbolaren Gurutzea saria.
- 1988. Euskal Herriko mitoak argitaratu zuen, euskal mitologiako pertsonaien berri zehatz emanez.
- 1989. Nafarroako Gobernuak Nafarroako Urrezko Domina.
- 1989-5-29. Eusko Ikaskuntzak Jose Miguel Barandiaran Fundazioa eratu zuen, Hego Euskal Herriko lau diputazioekin eta Ataungo Udalarekin batera.
- 1991. Sari ugari eta garrantzitsuak eman zizkioten Euskal Herrian eta Espainian: Carlos III.aren Gurutze Handia, Asturiasko Printzea saria, Bizkaiko Urrezko Luma, Bizkaiko Liburuzaleen Zilarrezko Luma…
- 1991 azaroa. Etniker-en lehenengo liburukia aurkeztu zioten, Sara etxean. Hunkituta, pozik eta esker oneko azaldu zen, bere bizitza guztian amestutako lanaren emaitza nagusiena zelako.
- 1991-12-21. Ataunen hil zen, 102 urte egiteko 10 egunen faltan. Hiletara eta gorputz eramate sekitura Hego Euskal Herriko bi lehendakariak, unibertsitate eta zientzia munduko pertsonalitateak eta herritar asko joan ziren.