Txindoki atletismo taldeko Agirrezabal eta ‘Txuri’, gizonezkoen podiumean. // Argazkia: Txindoki AT
Gipuzkoako Kros Txapelketa jokatu dute asteburuan Arrateko zelaietan (Eibar) jokatutako Bolunburu krosean. Bi goierritar, Eneko Agirrezabal segurarra eta Ainhoa Sanz urretxuarra atera dira txapeldun. Biek ere, aurretik lortua zuten titulua berretsi dute horrela.
Goierri Garaia atletismo taldeko Ainhoa Sanzek, Gipuzkoako laugarren txapela du, aurretik 202, 2013 eta 2015 urteetan ere lortu baitzuen titulua. Aurten gainera, Euskadiko Txapela ere irabazi du, Donostian jokatutako proban.
Txindoki taldeko Eneko Agirrezabalek berriz, bosgarren txapela du hau. Podiumean izan zen beste goierritarrik ere; Jose Antonio Blanco
Txuri ordiziarrak bigarren egin baitzuen. Imanol Oiarbidek berriz, M55 mailan lortu zuten garaipena.