Bertatik Bertara egitasmoak eskualdeko produktuez hornitutako saskien zozketa egin du. Guztira 32 saski zozkatu dituzte: dendetan 15, tabernetan 13 eta jangela kolektiboetan 4. Saskiaetan Hariztizabaleko ogia eta sagarrak, Makatza eta Baztarrika baserrietako gazta, Aikurreko eztia, Agerre eta Urteaga/Urkulegiko intxaurrak eta Makatzako madalenak jarri dituzte. Produktuak ezagutzera ematea eta proiektuan parte hartzen duten baserri nahiz saltokietan bezeroei eskaintzeko sari berezia izatea izan dira zozketaren helburuak.