Mendizale federatu txartelak egiteko aukera dago Ataunen
ATAUN // Ataun Kirol Elkarteak 2017ko mendiko federatu txartelak bideratuko ditu. Lehen aldiz atera nahi dutenek, edo berritu nahi dutenek, bihar eta etzi (abenduak 21 eta 22), 18:00etatik 20:00etara Aizkoate kultur elkartera joan behar dute.













