Lehengo larunbatean, 82 muslari bikotek parte hartu zuten, Lazkaon, 35. Moskorrak mus txapelketan. Final handian, Goierriko bi bikote izan ziren aurrez aurre. Urretxuko Llanos eta Fermin atera ziren garaile, haiek jantzi zituzten txapelak. Bigarren Lazkaoko Ibon eta Adur gelditu ziren. Diruak aurrez erdibana egitea erabaki zuten (1.200 euro zituen bikote irabazleak, 600 bigarrenak). Bikote misto onena Ordiziako Itziar eta Julen izan ziren.

Moskorrak txapelketaren irabazle Llanos eta Fermin, eta txapeldunorde Ibon eta Adur.

Bikote misto onena: Itziar eta Julen ordiziarrak.
Aipagarria izan zen lazkaotarren papera. Lehenengo zortzi sailkatuen artean herriko bost bikote sartu ziren.
Errifaren zozketan, honako zenbakiek jasoko dituzte sariak:
- txerria: 511
- bi arkume: 645
- Serie A (arkumea): 037
- Serie D (saskia): 665
- Serie E (urdaiazpikoa): 555
- Serie F (arkumea): 011

Muslariak jokoan, larunbatean, Gerriko elkartean.