‘Erdibana’, Soroiz eta Galartza oholtzan
Xabier Agirre legorretarraren Txalo konpainiak ekoitzitako Erdibana antzezlanaren bi emanaldi izango dira gaur (19:30ean eta 22:30ean) Legorretako Herri Antzokian. Jose Ramon Soroiz –hau ere herritarra– eta Iker Galartza amezketarra dira antzezlaneko bi protagonistak. Sarrerak Legorretako Udalean eta kultur etxean daude salgai 10 euroan, eta gaur bertan lehiatilan erosteko aukera ere izango da.