Gabonetako idazlan eta krisma lehiaketako sariak banatu dituzte
Gaur arratsaldean idazlan eta krisma lehiaketako sariak banatu dituzte Zelai Arizti aretoan. Idazlan lehiaketan LHko 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleek parte hartu dute. A taldean 3. eta 4.
Gaur arratsaldean idazlan eta krisma lehiaketako sariak banatu dituzte Zelai Arizti aretoan. Idazlan lehiaketan LHko 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleek parte hartu dute. A taldean 3. eta 4. mailako 186 haurrek parte hartu dute. Olentzero nekatuta zegoen opariak banatzeaz gaitzat hartuta egin dute idazlana. Lehen saria Hodei Salaberria Izagirrerentzat izan da, bigarrena Irene Ibarzabal Pozuetarentzat eta hirugarrena Maren Elgarresta Etxanizentzat. Aipamen bereziak Eider Tome Garrido, Leire Araguzo Salaberria, Amaiur Jauregi Olaizola, Nahia Garrido Malvar, Maren Narbaiza Plazaola, Naia de la Cova Zangitu, Laia Castillejo Aranzadi, Markel Izagirre Irastorza, Idoia Aranburu Narraspe, Leire Larrea Etxeberria, Nahia Rodriguez Garcia eta Ander Hinojo Francorentzat izan dira.
B taldekoek, 5. eta 6. mailakoek, 254 lan aurkeztu dituzte. Poza eta tristura nahastu ziren Gabon haietan izan da beraien gaia. Lehen saria Naroa Telleria Garciak irabazi du, bigarrena Ibai Badiola Intxaustik eta hirugarrena Iker Mendia Morillok. Aipamen bereziak Antziñe Maroto Mendizabal, June Plazaola Iriondo, Maren Agirre Diaz de Espada, Irune Lopez Gonzalez, Garazi Mendez Basabe, Maddi Villalba Zelaia, Unax Etxaniz Perez, Oier Plazaola Iturbe, Asier Etxaniz Arrizabalaga, Irene Sanchez Etxezarreta, Unax Babarro Etxezarreta, Oinatz Urbegain Amenabar, Unax Elorza Osinalde eta Julene Urmeneta Jordanarentzat izan dira.
Krisma lehiaketan 444 lan aurkeztu dituzte. A mailan LHko 1. eta 2. mailakoek parte hartu dute. Lehen saria Aimar Okariz Ruizek irabazi du, bigarrena Mikel Frances Retak eta hirugarrena Maddi Salaberria Izagirrek. B mailan 3. eta 4. mailakoek parte hartu dute. Lehen saria Hodei Salaberria Izagirrek irabazi du, bigarrena Robert Balenziaga Peñak eta hirugarrena Amaiur Jauregi Olaizolak. Azkenik, D taldean 5. eta 6. mailakoek parte hartu dute. Lehen saria Ekain Alustiza Askasibarrek irabazi du, bigarrena Aloña Sanchez Nuñezek eta hirugarrena Manex Iurrebaso Zabalok.