Beasainen 21 urteko gizonezko bat atxilotu dute, Bilbon sexu erasoa egitea leporatuta
Abenduaren 6an Bilboko Doña Casilda parkean izandako ustezko sexu erasoaren egilea da Ertzaintzaren arabera.
Bilboko Ertzain Etxeko ikerketaren arabera, abenduaren 6an Bilboko Doña Casilda Iturriza parkean 19 urteko neska batek jasan zuen sexu erasoaren egilea da Beasainen atxilotutako 21 urteko gizonezkoa. Ertzaintzak atzo atxilotu zuen Beasainen eta Bilboko Ertzain Etxean daukate, epailearen aurretik pasatu zain.













