Urteko lehen jaieguna, gaur
Urteberri igandearekin erori denez, 2017an aurreneko jaia da Errege eguna. Hamabi festa-egun orokor, Gipuzkoakoa eta herri bakoitzeko bat dira ofizialki lanetik libreUrtea hasi berri, eta oraindik asko oporretan direla, gaur ospatuko da lan-egutegiko a...
Urteberri igandearekin erori denez, 2017an aurreneko jaia da Errege eguna. Hamabi festa-egun orokor, Gipuzkoakoa eta herri bakoitzeko bat dira ofizialki lanetik libre
Urtea hasi berri, eta oraindik asko oporretan direla, gaur ospatuko da lan-egutegiko aurreneko jai eguna. Berez Urteberri da, baina aurten igandean erori zenez, Errege egunarekin hasiko da zenbatzen.Eusko Jaurlaritzak irailaren 15ean onartu zuen 2017rako jaiegunen egutegia, lan ondorioetarako 12 egun baliogaberekin: urtarrilak 6; apirilak 13, 14 eta 17; maiatzak 1; uztailak 25; abuztuak 15; urriak 12; azaroak 1; eta abenduak 6, 8 eta 25 dira.
Horiez gain, Gipuzkoan beste bi jaiegun izango dira, «ordainduak eta errekuperatu behar ez direnak». Bat, herrialdeko zaindari San Inazioren eguna, uztailak 31 (astelehena). Bestea, udalerri bakoitzeko jaieguna.
Ia herri denek zaindariaren eguna izendatu dute herriko jai-egun ofizialtzat. Edo, hura igande edo festa orokor baldin bada, bezpera edo biharamuna.
Itsasondo da, Goierriko 23 udalerrien artean, bertako jaia santutegitik aparte jarri duen bakarra. Azken 20 bat urtean ohitura den moduan, iraileko hirugarren astean izango dira festak (irailak 22, 23 eta 24an), eta lan-egutegian 22a hartuko dute jai.
Beste berezitasuna Zegamakoa da. Bertako zaindariaren festaburua San Bartolome (abuztuak 24) den arren, oso sustraituta dagoen beste data bat jarri dute aurten ere libre: ekainaren 5a, Mendekoste astelehena. Arantzazuko erromesaldia egiten dute zegamar askok orduan.
Igandekoak, astelehenera
Herriko festa-burua igandean egokitzen baldin bada, jaiegun ofiziala biharamunera aldatuko dute zenbait herritan. Kasu hori izango dute Zumarragan. Uztailaren 3a izendatu dute lan ondorioetarako baliogabe.
Zerainen eta Gabirian, berriz, Andre Mari (abuztuak 15) jaiegun orokorra denez bestela ere, herrikoa biharamuneko San Roke (abuztuak 16) jarri dute.
Ataun Aian eta San Gregorion, alderantziz. Ostiralera aurreratuko dute auzotarren jai eguna.