Ados Teatroaren 'Idiot Txou' lanarekin hasiko da Antzerki Garaia
Ostiral honetan hasiko da Beasaingo eta Ordiziako Udalek elkarlanean antolatzen duten Antzerki Garaia zikloaren 23. edizioa. Lehen emanaldirako, Ados Teatroaren Idiot Txou lanaren estreinaldia aukeratu dute. Saioa ostiralean izango da, 22:15ean, Ordiziako Herri Antzokian. Sarrerak, aldez aurretik, Barrena Kultur Etxean izango dira salgai.
Zuzeneko irratsaio bat aitzakiatzat hartuta, “gaurkotasunaren umorezko analisia” egiten du Idiot Txou komediak. Gori-gorian dauden albisteak, pertsonaien gora-beherak eta publikoarekiko harremana uztartzen ditu lanak, zuzeneko emisioen erritmo biziarekin. Irratsaio horrek, ordea, audientzia arazok ditu eta ez die inork deitzen. Horregatik, antzokiko publikoaren babesa bilatuko dute, inprobisaziorako tartea ere irekiz.
Hiru aktore ezagunek taularatuko dute: Josean Bengoetxea, Dorleta Urretabizkaia eta Asier Hormaza igoko dira tranpaldora, Garbi Losadaren zuzendaritzapean.