Gotzaindegiak zabaldutakoaren arabera, bi adingabekori "ukituak egitea" leporatzen diote.
Elizak Juan Kruz Mendizabal apaiza zigortu du, bi adingaberi ustez sexu-abusuak egiteagatik, Donostiako Apezpikutzak jakinarazi duenez. Donostiako gotzain Jose Ignacio Munillak iazko martxoan izan zuen salaketen berri, eta handik hilabetera kargugabetu zuten Juan Kruz Mendizabal, ordura arte Gipuzkoako bikario nagusi zena. Gotzaindegiak zabaldu duen informazioaren arabera, 2001ean eta 2005ean gertatutako abusuak jasotzen dira salaketa horietan, zehazki bi adingaberi egindako “ukituak”. Donostiako Elizbarrutiko bikario ohiak sexu gehiegikeriak egin zizkiela salatu iaz salatu zuten bi gazteek eta orain hirugarren kasu bat egon daitekeela zabaldu da.
Ohar baten bidez Eliza katolikoak jakinarazi du gertakariak “egiaztatu” ostean, Mendizabal errudun jo dutela eta “zuzenbide kanonikoan jasotako zigorrak” ezarri dizkiotela.