Lur jausi batek Lizarrustiko errepidea itxiarazi du
Ataun zeharkatzen duen Gi-2120 errepidean luizi bat etorri da, bart. Lizarrustiko mendatean izan da lerradura, 49. kilometroan, aterpetxea baino kilometro bat beherago, Ataun aldera. Zirkulazioa moztuta dago erabat, 06:40az geroztik.