Jazinto Urrestarazu txirrindulari ohia hil da
Ataundarra profesionala izan zen 1950-60ko hamarkadetan
Jazinto Urrestarazu Munduate txirrindulari ohia hil da gaur Ataunen, 79 urte zituela. Hileta elizkizunak bihar egingo dira, Ataun San Martingo elizan, 19:00etan. Jazinto Urrestarazu (1937) anaia Joxerekin batera (1934) hasi zen gaztetan txirrindu gainean lehian, herriko lasterketatan. Gerora, profesional bihurtuta, Mobylette-Caobania, Palmera, Olarra, Kas, Brandy Majestad, Ordiziako Boxing edo Rene Marigil taldeetan ibili zen, Loroño, Talamillo, Uriona, Barrutia edo Velez eta Morales anaiak taldekideak izan zituela. Jazinto oso txirrindulari azkarra zen eta lasterketa asko irabazi zituen., besteak beste Andaluziako itzulian zortzi etapa, Getxon, Bilbon eta Catalunyako Voltan. Baina 25 urterekin osasun arazoak tarteko, txirrindularitza utzi behar izan zuen. Taxi gidaria izan zen gero. Goiberri aldizkariak bi anaiei egindako elkarrizketa argitaratu zuen 2012an. Irakurtzeko,