June Garitano eskiatzailea, Espainiako selekzioarekin
Espainiako selekzioak June Garitano eskiatzaile urretxuarra konbokatu du, Andorran egingo den nazioarteko proba baterako. Garitanok Sierra Nevadan jokatu den Espainiako Kopako proban parte hartu zuen asteburuan. Supergigante modalitatean bi proba
Espainiako selekzioak June Garitano eskiatzaile urretxuarra konbokatu du, Andorran egingo den nazioarteko proba baterako. Garitanok Sierra Nevadan jokatu den Espainiako Kopako proban parte hartu zuen asteburuan. Supergigante modalitatean bi proba jokatu ziren eta bigarren eta hirugarren egin zuen. Gigante modalitateari dagokionez, lehen ekitaldian hirugarren egin zuen. Bigarrenean erori egin zen eta hamaikagarren bukatu zuen. Slalomari dagokionez, lehen ekitaldian bigarren egin zuen. Bigarrenean erori egin zen eta kaleratu egin zuten. Sailkapen orokorrean laugarren doa, nahiz eta lehiakide asko bera baino zaharragoak diren.