Ampo Ordizia eta FC Barcelonaren arteko partida iaz, Altamiran. // Argazkia: Ainhoa Muriel
Katalunia aldera joango dira asteburuan Ampo Ordiziako jokalariak, FC Barcelona Rugby taldearen kontra ligako partida jokatzera. Zenbakiei begiratuta, arerio erraza behar luke, sailkapeneko 11. postuan baitaude katalanak, Ordiziak baino 18 puntu gutxiagorekin. Baina talde sendoa dute, esperientzia handia duten jokalariekin, tartean Pol Plá eta Joan Losada olinpikoak. Horiek eta neguko merkatuan egindako fitxaketek, errespetua izateko moduko taldea dela adierazten dute.
Hala ere, Ampo Ordiziak badaki zer den Teixonera zelaian irabaztea, eta igandean ere, garaipenaren bila joango dira. Ordiziarren hamabostekoan aldaketa batzuk izan daitezke kopako neurketatik hona; Ander Alberdi pilierra baja da, eta azken ordura arte ez da jakingo Imanol Iruarriz eta Christian Rust bidaiatzeko moduan ote dauden.