Amaia Barandiaran, Elena Calvillo, Josu Imaz, Jose Mari Martin, Victor Manuel Asensio eta Juan Carlos Rodriguezek Beasaingo sei lasterketetan parte hartu zuten 2016
Amaia Barandiaran, Elena Calvillo, Josu Imaz, VIctor Manuel Asensio, Jose Mari Martin, Juan Carlos Rodriguez, Iñaki Etxeberria eta Goio Mujika.
Beasainen antolatzen dituzten sei korrika lasterketetan beasaindarren parte hartzea bultzatzeko helburuz sortu zen Beasain Challengea. Gaur, bigarren edizioko sariak banatu dituzte udaletxeko batzar aretoa jendez beteta zela. Guztira 212 beasaindarrek hartu zuten parte iaz Garingo mendi lasterketan, herri lasterketan (7 eta 14 kilometro), Arriarango mendi lasterketan, Ehunmilak (168, 88 eta 42 kilometro), Usurbeko Igoera eta San Silbestre probetan; horietatik 21 emakumezkoak izan ziren.
Sei probetan parte hartu zuten beasaindarrak, berriz, sei izan ziren: Amaia Barandiaran, Elena Calvillo, Josu Imaz, Jose Mari Martin, Victor Manuel Asensio, Jose Mari Martin eta Juan Carlos Rodriguez. Bost probetan parte hartu dutenak, beste bi izan ziren: Iñaki Etxeberria eta Goio Mujika.
Beasainen erroldatuta egotea eta lasterketak bukatzea hartzen dute kontuan kontaketa egiteko garaian.
Beasain Challengearen hirugarren edizioa igandean hasiko da, Garingo mendi lasterketarekin.