Beste zortzi kontzerturekin dator 2017ko Igartza Musikaren lehenengo seihilekoa
Donostiako Talde Barrokoa, Itxaso Sainz de la Maza, David Azurza-Ana Otxoa, Goizeresi Txistulari Taldea, Igartza Musika bekadunak, Musikene Big Band, Loinatz-Narama abesbatzak eta Iñaki Salvador-Alexis Delgado izango dira Igartzan.
- Urtarrilaren 29an, igandean: Donostiako Talde Barrokoa. 19:00etan, Igartzako jauregian.
- Otsailaren 19an, igandean: Itxaso Sainz de la Maza Leioako piano jotzailea. 19:00etan, Igartzako jauregian.
- Martxoaren 3an, ostiralean: Lemniskatarekin elkarlanean, David Azurzaren ‘Ahotsari buruz mitoak’ hitzaldia. 19:00etan, Igartzako jauregian.
- Martxoaren 5ean, igandean: David Azurza kontratenorea eta Ana Otxoa sopranoa. 19:00etan, Igartzako jauregian.
- Martxoaren 26an, igandean: Goizeresi Txistulari Taldea. 19:00etan, Igartzako jauregian-
- Apirilaren 2an, igandean: Igartza Musika bekadunen kontzertua: Yana Kucherova biola jotzailea eta Cesareo Muñoz biolontxelo jotzailea.
- Maiatzaren 12an, ostiralean: Musike Big Band. 19:00etan. Lekua oraindik zehazteko dago.
- Maiatzaren 24an, asteazkenean: Loinatz eta Narama abesbatzak. 19:00etan, Igartzako jauregian.
- Ekainaren 11n, igandean: Iñaki Salvador eta Alexis Delgado piano jotzailearen Johan Sebastian Jazz. 11:00etan, Igartzako jauregian.