Udal elkarteak langabetuentzat ikastaroa antolatu du
Urola Garaia udal elkartea Goierri garaiko langabetuen kualifikazio profesionala hobetzeko lan egiten ari da. Helburua langabetuek lehenbailehen lana aurkitzea da. Iaz mekanizatu ikastaro bat antolatu zuen eta aurten mantentze ikastaro
Urola Garaia udal elkartea Goierri garaiko langabetuen kualifikazio profesionala hobetzeko lan egiten ari da. Helburua langabetuek lehenbailehen lana aurkitzea da. Iaz mekanizatu ikastaro bat antolatu zuen eta aurten mantentze ikastaro bat antolatu du.
Eskolak UGLEn emango dituzte. Hautatuek ekipo industrialean muntai eta mantentzean ziurtagiria lortuko dute. Titulu ofizial hori lana bilatzeko orduan lagungarria izango zaie. Ikastaro honetan 15 lagunentzako tokia dago. Otsailaren 7an hasiko da eta uztailaren 20an bukatu. Eskolak astelehenetik ostiralera izango dira, 15:00etatik 20:00etara. Ikastaroak 510 orduko iraupena du eta amaieran 200 orduko praktikak egingo dituzte enpresa batean.
Parte hartu nahi dutenek hilaren 31 baino lehen eman behar dute izena. Horretarako Uggasak Legazpin duen bulegora jo dezakete, edo 943 25 00 98, 943 72 54 77 edo 943 72 56 70 telefono zenbakietara deitu edo fpe@ugleskola.org helbide elektronikora idatzi.