Garingo Mendi Lasterketa iruditan
Goierri Trail Kopako lehen proba, Garingo Mendi Lasterketa, jokatu zuten atzo Beasainen. Guztira 273 lagunek parte hartu zuten, eta hiruk ez beste guztiek lortu zuten 11 kilometroko ibilbidea osatzea. Helmugan azkarrenak, Joxe Amunarriz hondarribitarra eta Maite Etxezarreta azpeitiarra izan dira azkarrenak.
Goierri Trail Kopako puntuazioari dagokionean, atzoko probako lehen bi goierritarrak, Juanjo Igartzabal zumarragarra eta Elena Calvillo beasaindarra dira aurreneko liderrak.