Iker Irribarria pilotari aramarra, Labrit pilotalekuan jokatutako binakako txapelketako partidan. // Argazkia: Carlos Mediavilla
Afizioa sortzen duten partida horietakoa jokatu dute asteburuan Iker Irribarriak eta Beñat Rezustak, binakako txapelketan. Olaizola II. eta Untoriaren aurka 22-19 irabazi zuten gipuzkoarrek, Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatutako partidan. Emozio handiko partida izan zen, eta lau pelotariak goi mailan aritu ziren, azkenera arte.
Irribarriak denak harrituta utzi dituen kolpearekin jarraitzen du, hainbat aldiz pilota erreboteraino bidalita. Guztira 621 pilotakada kontatu zituzten atzoko partidan. Gipuzkoarrak atzetik hasi ziren (0-3) baina garo buelta eman zioten markagailuari (6-3). Atzera ordea, Olaizolak eta Untoriak errenta hartu zuten (18-14 eta 19-17). Azkenean ordea, Irribarriak eta Rezolak markagailuari buelta eman (22-19) eta merezitako garaipena lortu zuten.
Bikote gipuzkoarra Binakako Txapelketako sailkapenaren lidertzan dago, jokatutako zortzi partidetatik zazpi irabazita. Irribarriak eta Rezustak, hilaren 30ean jokatuko dute binakako txapelketako hurrengo partida; Tolosan izango da, Bengoetxea VI. eta Larunberen aurka.
· Carlos Mediavilla urretxuarrak Labriten egindako argazkiak: