Matxura batek ia ordubeteko atzerapenak eragin ditu aldiriko trenetan
Bart gauean trenbideko katenarian izandako matxura batek ia ordubeteko atzerapenak eragin ditu Goierri zeharkatzen duten tren zerbitzuetan. Irun eta Zumarraga arteko lineari eragin dio matxurak, eta batez ere aldiriko trenetan izan dira atzerapenak, baina baita lurralde arteko trenei eta Alviaren zerbitzuari ere. Konpainiak zabaldu duenez, linea hori “ahalik eta azkarren” martxan izateko lanean ari dira.