Ondo landutako garaipena lortu du Ampo Ordiziak Bartzelonan
https://youtu.be/UFH7rmOu_g8
Garaipen garrantzitsua lortuta etorri dira Ampo Ordiziako mutilak Bartzelonatik. 17 eta 24 irabazi zuten eta orain, sailkapeneko seigarren postuan jarri dira, 35 punturekin daude, atzeratutako Hernaniren eta Gernikaren arteko partidaren emaitza jakin artean behintzat.
Sendo atera zen hasieratik Ordiziako taldea, eta jokoaren eta markagailuaren kontrola hartu zuten berehala. Valentin Cruzen ordez (baja izan da) ateratako Lander Mujikak ireki zuen markagailua, 4. minutuan egindako zigor kolpe bati esker. Aurreneko entsegua berriz, Asier Kortak egin zuen, 11. minutuan. 27.ean, Oier Goia zelaitik bota zuen epaileak, eta jokalari bat gutxiagorekin zirela, etxekoek defentsa puskatu eta entsegua lortu zuten. Atsedenaldira 7-10eko markagailuarekin joan ziren.
Aldageletatik bueltan, Ordiziarrek presioa eginez hasi ziren, eta Julen Goiak entsegua lortu zuen 41. minutuan. Lander Mujikak gauzatutako bi kolperi eta Lander Muhikaren beste bati esker, berriz ere tartea jarri zuten markagailuan, 10-21. Partida erabat bideratuta zutela zirudien, baina 72. minutuan, katalanek bigarren entsegua lortu zuten. Beste entsegurik ez, baina partida bukatu aurretik, Lander Mujikak zigor kolpe bat gauzatu eta 17-24koa jarri zuen markagailuan.
Datorren astean, ligako partida garrantzitsua izango dute Altamiran, sailkapeneko aurreko postuetan borrokan ari den VRAC Quesos Valladoliden kontra.