Bilkura jendetsua egin dute Ormaiztegin Beñat Hach Embareki babesa adierazteko
Libre! eta Eleak mugimenduek deituta, dozenaka lagun elkartu dira gaur iluntzean Ormaiztegin, Beñat Hach Embarek herritarrari babesa adierazteko. Eskubide zibil eta politikoen alde, epaiketarik ez zioen pankartaren atzean, ordu laurden inguruko bilkura ixila egin dute. Ondoren, bertsoak kantatu dituzte, eta Beñat Hach Embarekek berak hartu du hitza. “Muntaia poliziala” salatu eta egon behar zuten lekuan zeudela azaldu du, “eskubide zibil eta politikoen defentsan”.
Loiolako herri harresian parte hartzen ari zela atxilotu zuten Hach Embarek, Esteban Orbegozo azpeitiarrarekin batera. Ostegunetik aurrera epaituko dituzte Donostiako auzitegian. akusazio partikularrak 21.292 euroko kalte ordaina eta hiruna urteko kartzela zigorra eskatu du bientzat, autoritatearen aurkako atentatua ere leporatuta. Fiskaltzak berriz, 8 hilabeteko zigorra eskatu du, desobedientzia eta erresistentzia delituengatik. Hilaren 26an hasiko da epaiketa.