Garikoitz Bravo eta Pello Olaberria, Murias taldearen aurkezpenean
Euskadi Basque Country-Murias Taldeak 2017ko denboraldiaren aurkezpen ofiziala egin zuen atzo, Bilboko Azkuna zentroan. Taldeko txirrindulariak aurkezteaz gain, maillot berria ere ezagutarazi zuten bertan. Taldeak ostegunean ekingo dio denbroaldiari, Mallorca-ko Challengean.
Euskadi Basque Country-Murias taldeak lau goierritar izan zituen pasa den denboraldian, baina horietako bik taldea utzi dute aurten (Jon Ander Intsaustik eta Alex Aranburuk). Hala, Garikoitz Bravo lazkaotarrak eta Pello Olaberria mutiloarrak jarraitzen dute taldean.
Bilboko aurkezpenean, hainbat agintari eta arduradun politikok, eta donbidatu moduan etorritako zenbait txirrindularik parte hartu zuten, tartean Pedro Delgado, Abraham Olano, Joseba Beloki, Julián Gorospe, Roberto Laiseka eta Beñat Intxausti.
Jon Odriozola taldearen zuzendariak proiektu hau “txirrindularitza talde bat baino askoz ere gehiago” dela nabarmendu zuen eta etorkizuneko proiektu bat sortzeko “pauso bat” besterik ez dela falta azaldu zuen. “Ziur gaude proiektu hau lasterketa onenetan izan behar dela eta Euskadiren izena munduan zehar eraman nahi dugu”.