![IMG-20170124-WA0006](http://goierri.hitza.eus/site/files/2017/01/IMG-20170124-WA0006.jpg)
Donostiako norantzan zihoazen bi ibilgailuk elkar jo dute 19:45 aldera N-1 errepidean, Beasain parean. Gidarietako bat zaurituta dago autoaren barruan, eta larrialdi zerbitzuetakoak ateratzeko lanean ari dira.
Istripuaren ondorioz, auto ilada luzeak sortu dira, 3 kilometrotik gorakoak, eta Idiazabal parera arte iristen dira une honetan.