Lazkaoko zerbitzuen eskaintza ezagutzeko saioa gaur izango da
Lazkaoko Ekilore belar-dendaren txanda izango da, gaur, Ezagutu gure eskaintza hitzaldi zikloan. Udalak sortu du ekimena, eta noizean behin herriko zerbitzu, denda edo autonomoren batek berak egiten duen lanari edo ematen duen zerbitzuari buruz hitz eg...
Gaurkoa bigarren saioa da. Sara Dominguez aditua Bach loreei buruz jardungo da, haien onurak eta zertarako erabili ohi diren azaltzeko. Aurrerantzean ere topaketa gehiago izango direla aurreratu du udalak.
Hitzaldia gaur 18:00etan hasiko da, udaletxean.
Profesionalen azalpenak
Merkataritzaren arloan iaz abian jarritako egitasmoetako bat da Ezagutu gure eskaintza, merkataritzaren sustapenari lotuta. Udazkenean argitaratutako Gida komertziala-ren arabera, Lazkaon 62 merkatari daude, 11 sektoretan ari direnak.
Tarteka, negozioaren beraren lokalean edo udaletxean, profesionalek diharduten arloaren edo gai baten berri emango dute.
Gaur, Dominguezek Bach loreen bertuteak erakutsiko ditu. «Eguneroko zailtasunei» aurre egiten laguntzeko balio dute. Loreen bidezko terapeuta da.













