12 oinbiko enbor ebakitzea izango da lana; 12.000 jarri ditu jokoan. Asteartean Tolosako Kantabriko tabernan jarri du hitzordua 19:00etatik 20:00etara.
Iñaki Azurmendi Arriarango aizkolariak desafioa bota berri du gaur eguerdian: 12 oinbiko enbor nork aurrena ebaki. 12.000 euro jarri ditu mahaiaren gainean. Apustua, apirilaren bukaera aldean jokatuko litzateke, adostutako tokian.
Irekia da desafioa. Asteartean, hilaren 31n, Tolosako Kantabrikora 19:00etatik 20:00etara bitartean agertzen den edonorekin jokatzeko prest dago. Norekin jokatuko lukeen galdetuta, lehentasunik ez duela azaldu du Azurmendik, baina Aitzol Atutxa txapeldunaren kontra jokatzeak xarma berezia izango lukeela, nahiz eta “areriorik okerrena” bera izan.