Juanlu Escudero aktore zumarragarra, bihar ‘Cuéntame’ telesailean
Juanlu Escudero aktore zumarragarra TVE1 telebista kateko Cuéntame telesailean aterako da bihar. Emankizuna 22:40ean hasiko da. Escuderok ETAko kide baten rola beteko du: Bruselara joango da kide ohi bati ohar
Juanlu Escudero aktore zumarragarra TVE1 telebista kateko Cuéntame telesailean aterako da bihar. Emankizuna 22:40ean hasiko da. Escuderok ETAko kide baten rola beteko du: Bruselara joango da kide ohi bati ohar bat ematera.
Bestalde, Eskuderok bi pelikula grabatu ditu. Ana Murugarren nafarraren La higuera de los bastardos (Karra Elejalderekin) eta Manu Macia kataluniarraren El color verde lechuga. Batean falangista bat da eta bestean ETAko kide ohi bat.
Zumarragako aktoreak Gabiriako ostatuan lan egiten du. Ostatuko lana eta aktore lana uztartzen ditu. Goenkale, Aguila Roja, Los Serrano, Hospital Central eta Al salir de clase telesail entzutetsuetan lan egin du eta egun autismoa duten gazteei antzerki eskolak ematen dizkie.