Mingainluze lehiaketako finala, igandean Labeaga aretoan
Igandean, 17:00etan, Mingainluze lehiaketako finala jokatuko dute Urretxuko Labeaga aretoan. Hauek dira finalera sailkatzea lortu duten zortzi taldeak: Reala (Manex Larrañaga, Imanol Inza eta Gorka Murua), Basatiak (Mikel Aiastui, Oier
Igandean, 17:00etan, Mingainluze lehiaketako finala jokatuko dute Urretxuko Labeaga aretoan. Hauek dira finalera sailkatzea lortu duten zortzi taldeak: Reala (Manex Larrañaga, Imanol Inza eta Gorka Murua), Basatiak (Mikel Aiastui, Oier Etxaniz eta Ander Berasaluze), Txerrikumixek (Oier Plazaola, Oinatz Urbegain eta Ibai Badiola), Burugabeak (Marwa El Ouafai, Marta Carrillo eta Klara Garin), Kitipasa (Unai Urkiola, Markel Aguirrezabala eta Paul Barrenetxea), Leones de Montepinar (Ibon Tome, Aritz Aberrieta eta Jari Garcia), Super Crackak (Andoni Delgado, Markel Cantero eta Jairo Herrera) eta Onenak (Ane Bilbao, Aisling Clarke eta Iraitz Aramendi). Antolatzaileek gonbita berezia luzatu nahi diete herritar guztiei, lehiaketa umoretsu honen azken saioa bertatik-bertara jarrai dezaten. Amaieran udal ordezkariek sariak banatuko dizkiete lehen lau taldeei eta merienda eder bat egongo da bertaratzen diren guztientzat.