Udal webgune berria elkarteei eta eragileei erakutsiko diete gaur
GABIRIA // Gabiriako Udalak webgune ofiziala berrituko du, eta otsailetik aurrera izango da erabilgarri (gabiria.eus). Herritarrek eta bertako eragile nahiz elkarteek hornitu ahal izateko atala ere izango du, herri atari gisakoa. Webgune berriaren funt...
GABIRIA // Gabiriako Udalak webgune ofiziala berrituko du, eta otsailetik aurrera izango da erabilgarri (gabiria.eus). Herritarrek eta bertako eragile nahiz elkarteek hornitu ahal izateko atala ere izango du, herri atari gisakoa. Webgune berriaren funtzionamendua, atalak eta erabilera azalduko die Gattiken enpresak, gaur 19:00etan, kultur etxean. Finantza Batzordeak ere toki eta ordu berean du bilera.