Xabier Santxo
Giro polita eta jende ugari bildu zen joan den larunbatean, Idiazbalen Igarondo pilotalekuan jokatu ziren, kluben arteko Euskal Herriko III. txapelketa nazionalaren finalerdietan. Usurbilgo Pagazpe 1/2 taldeak lortu zuen, finalerako pasea. Finala otsailaren 5ean jokatuko da, nahiz eta antolakuntzak tokia zehaztu beharko duen oraindik.
Larunbata, jokalari aldaketekin hasi zuten indarrak neurtu zituzten bi taldeek. Lemoako Endika Gartziak eta Pagazpetik Arangurenek jokatu zuten azkenean, lau terdian. Gartziak, ezin izan zuen gauza handirik egin eta 8 eta 18 galdu zuen Arangurenen aurrean.
Arratsaldean, Arresek eta Santxok jokatu zuten buruz-buru eta bigarrena gailendu zen 11 eta 18. Oso partida gogorra izan zen eta oso kalitate handia erakutsi zuten bi pilotariek neurketa osoan zehar.
Bukatzeko, bikoteka aritu ziren; Lemoatik, Elezkano eta Oier Etxebarria eta Pagazpetik Urbieta eta Gorrotxategi. Binakakoan, Lemoaarrek irabazi zuten 22 eta 13. Lau pilotariek, norgehiagoka oso polita jokatu zuten.