Euskal Selekzioak 0 eta 1 irabazi dio Goierri Gorri taldeari, joko orekatuan
Goierri mailako Goierri Gorri taldeak ezin izan zion markagailuko orekari eutsi Euskal Selekzioaren aurkako partidan, herenegun iluntzean, nahiz eta zelaiko jokoan parekotasuna handia izan zen. 0 eta 1 irabazi zuen Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 18 urtez...
Lazkaoko Hariztin Haundi futbol zelaian jokatu zuten partida, hotz handiarekin eta harmailetan ehun-bat ikusle zirela. Goierri Gorriko neskak gorriz zelairatu ziren, Koldo Zaldua entrenatzailearen aginduetara. Euskal Selekzioak kolore ofizialekin jokatu zuen: elastiko berde, praka zuri eta galtzerdi gorri.
Bigarren zatian iritsi zen Euskal Selekzioaren gola, alderatze bat bikain aprobetxatuta. Seguran jubenilen Goierri Gorrik 0-9 galdu zuen, 16 urtepeko Euskal Selekzioaren aurka.













