«Gogoa izanez gero, hotzarekin ere ondo pasa daiteke herriko festetan»
Herriko saltsa askotan eta batez ere kirol arloan aritzen da urtean zehar Xabier Intxausti Gorri. Gaztetan bezain parranda zalea ez bada ere, gustuko ditu ...
Herriko saltsa askotan eta batez ere kirol arloan aritzen da urtean zehar Xabier Intxausti Gorri. Gaztetan bezain parranda zalea ez bada ere, gustuko ditu herriko festak, denentzako moduko ekitaldiak baitaude.
Idiazabaldar batentzat, zer dira San Blas jaiak?
Jaio ginenetik ezagutu ditugun urteko jai nagusiak. Gogoa izanez gero, hotzarekin ere ondo pasatzeko aukera bat.
Parranda zalea al zara?
Gaztetan bai, orain ia ez.
Festa, egunez ala gauez?
Orain egunez gehiago.
Festarako, zein musika duzu nahiago?
Euskal musika eta trikitixa.
Herriko festetatik, zein duzu ekitaldi kuttuna?
Antolatzaile naizen aldetik, herri krosa. Parte-hartzaile bezala, herritarren arteko txirrindulari lasterketa.
Kirola eta festa ondo uztartzen al dira?
Eramaten jakinez gero, bai horixe!
Edari bat?
Sagardoa. Basoa esku batean, eta bestean, herritarrek egindako taloa.
Festetan hotzari aurre egiteko trukoren bat?
Berotuko duen arropa jantzi eta umorez ibili.
Eta ajea edo bestondoa pasatzeko?
Kirol pixka bat egin. Norberak bere gustukoen duena.
Nola animatuko zenuke jendea Idiazabalera etor dadin?
Nahiz eta negua izan, denetik dugu: krosa, txistularien alardea, goitibeherak, dantzariak, jatekoa, edatekoa… Bisitariak ez du ezer faltako. Hori bai, ondo-ondo jantzita etorri!