Euskal Herriko Txapelketako Gipuzkoako finalera dagoeneko sei herritatik sailkatu dira. Orain arteko saio jendetsuena Mutiloan izan da, 19 bikote partaiderekin
Euskal Herriko IX. Mus Txapelketaren aurretiko lehenengo fasean, herrietako kanporakete-nean, asteburuan jokatuko dira saio gehienak. Goierrin guztira hamar lehiaketa izango dira, gaurtik igandera bitartean. Gutxi batzuk geratuko dira hurrengo asterako, jada herrikako sailkatze aroa bukatuko delako otsailaren lehen astean.
Orain arte sei herritatik sailkatu dira muslariak Gipuzkoako finalera. Ibarran jokatuko da, otsailaren 25ean. Ondoren, han lortu beharko dute Euskal Herriko final handirako txartela, beste sei euskal herrialdeekin batera. Azken finala Anoetan (Gipuzkoa) da, martxoaren 25ean.
Hamar bikote finalean jada
Aurreko asteburuan Mutiloako Txerrigorri elkartean jokatu zen saioa da, momentuz, orain arteko jendetsuena. 19 bikotek parte hartu zuten, eta hiruk parte hartu ahalko dute Gipuzkoakoan —partaidetzaren araberakoa da sailkatuen kopurua—: Beñat Jauregi-Beñat Intxausti, Adur Alustiza-Jon Sarasola eta Josune Antia-Eneko Artzelus.
Olaberrian (8 bikote) Jose Bernardo Aldasoro-Josetxo Sese sailkatu dira, Idiazabalgo saiotik (6 bikote) Abdoul Ettalhi-Miguel Angel Iparragirre, eta Beasaingotik (7 bikote) Xabier Jauregi-Mikel Olano joango dira.
-
-
Beasainen, Xabier Jauregi eta Mikel Olano
-
-
Idiazabalen, Abdoul Ettalhi eta Miguel Angel Iparragirre
-
-
Olaberrian, Jose Bernardo Aldasoro eta Josetxo Sese
ASTEBURUKO SAIOAK
· Altzaga. Gaur, 21:00, Artean.
· Ormaiztegi. Gaur, 21:30, Barduliarrak elkartean.
· Segura. Gaur, 22:00, Elorrin.
· Ezkio. Gaur, 22:00, Ostatuan.
· Zerain. Bihar, 16:00, Liztormendi elkartean.
· Arriaran. Bihar, 16:30, Intxaurpe elkartean.
· Urretxu. Bihar, 16:30, Goierrin.
· Itsaso. Bihar, 18:00, Ostatuan.
· Gabiria. Bihar, 21:30, Ostatuan.
· Legazpi. Etzi, 16:00, Karibe Zaharra tabernan.
HURRENGO ASTEBURUAN
· Lazkao. Otsailak 3, 22:00, Gerriko elkartean.
· Zumarraga. Otsailak 3, 22:00, Amalur elkartean.
· Zegama. Otsailak 4, 16:00, Tartalo elkartean.