Ibarguren anaia palariak Zaragozako Olivarren ariko dira
LAZKAO // Xabier Ibarguren (22 urte) eta Beñat Ibarguren (24) anaia lazkaotarrak Zaragozako (Espainia) El Olivar pilota elkarteak fitxatu ditu. Espainiako Pala Txapelketan ariko dira bi palariak. Igandean joka dezakete aurreneko partida klub berriarek...
LAZKAO // Xabier Ibarguren (22 urte) eta Beñat Ibarguren (24) anaia lazkaotarrak Zaragozako (Espainia) El Olivar pilota elkarteak fitxatu ditu. Espainiako Pala Txapelketan ariko dira bi palariak. Igandean joka dezakete aurreneko partida klub berriarekin, 12:00etan Zaragoza hiriko frontoian, Iruñeko Tajonar taldearen aurka. Aurrelari aritu ohi dira Ibarguren anaiak, pala motzean eta paleta larruz.