La Bellota extremadurar elkarteak txerri festa egingo du etzi goizean
Legazpiko La Bellota extremadurar elkarteak txerri hiltzearen inguruko festa antolatu du etzirako. Ana Sanchez elkarteko lehendakariak esan duenez, «gutxienez 10 bat urte» izango dira festa hau Legazpin antolatzen dutenetik. Festaren helburua «Extre...
Extremaduran abendua eta urtarrila bitartean izan ohi da txerria hiltzeko garaia, «izotz gehien egiten duen garaian egiten da, hestebeteak hobe ontzen direlako hotzarekin». Sanchezek gogoratzen duenez, garai batean festa handia antolatzen zen txerri hiltzearen inguruan bere jaioterrian, «beharra handiagoa zen orduan. Gaur egun, ohitura bihurtu da gehiago», dio.
Migak eta bertako ardoa
Txorizoa eta odolkia egingo dute igandean 12:00etan hasita pilotaleku ondoko arkupeetan. «Hasi ginenean txerri osoa ekartzen genuen eta prozesu guztia egiten genuen bertan, baina lan handia eskatzen du. Orain aurreko egunetan aurreratzen dugu lana», zehaztu du.
Azken urteetan bezala, Extremaduran horren ohikoa den miga platerkada bat jarriko dute salgai urdai eta haragi zati batek lagunduta, 4 euroan. «Platera itzultzen duenari euro bat emango zaio bueltan». Bertako ardoa ere egongo da aukeran.