Legazpi eta Soraluze kaleen eta plazaren peatonalizazioaren lehen pausoak
Zumarragako Udalak legealdiko egitasmo garrantzitsuenetako bat lantzen hasi da: Soraluze eta Legazpi kaleen eta Euskadi plazaren peatonalizazioa. Aurreproiektua prest dago eta proiektua prestatzeko orduan bizilagunen iritziak kontuan izango dira. Horretarako,
Zumarragako Udalak legealdiko egitasmo garrantzitsuenetako bat lantzen hasi da: Soraluze eta Legazpi kaleen eta Euskadi plazaren peatonalizazioa. Aurreproiektua prest dago eta proiektua prestatzeko orduan bizilagunen iritziak kontuan izango dira. Horretarako, parte hartze prozesu bat abian jarri behar dute.
Aurreproiektua eta Elhuyar enpresak gidatuko duten parte hartze prozesua gaur aurkeztu dituzte Zumarragako kultur etxean. Ekitaldian, Mikel Serrano alkateak eta Elhuyarreko Goizargi Oruesgastik parte hartu dute.
Alkateak obra 2 milioi kostako dela esan du. Lehen fasean Soraluze kalea peatonalizatuko dute. Udalak gainontzeko erakundeen diru-laguntza lortu bezain laister egingo dute.
Soraluze kalea aparkalekuak kenduko dituzte, eserlekuak eta lurrazpiko edukiontziak jarriko dituzte, zuhaitzak landatuko dituzte eta ostalariei terrazak jartzen utziko diete. Banatzaileak eta kaleko bizilagunak bakarrik sartu ahal izango dira autoekin.
Beste fase batean plaza berrituko dute. Aparkalekuak kenduko dituzte, baina probalekua errespetatuko dute. Plaza berritzen duten bitartean, larunbatetako azoka beste nonbaiten egingo da. Seguru aski, Zelai Arizti parkean. Alkateak Urdaneta hiribidea eta La Salle-Legazpi ikastetxeko patioa ere aipatu ditu.
Legazpi kalea, berriz, semipeatonalizatu egingo dute. Izan ere, Zelai Arizti aparkalekutik ateratzen direnek kale hau erabiltzen jarraituko dute. Gainera, karga eta deskargako gune bat egongo da banatzaileentzat eta bizilagunentzat. Aparkalekuak kenduko dituzte eta bankuak, zuhaitzak eta lurrazpiko edukiontziak jarriko dituzte.
Parte hartze prozesuari dagokionez, otsailaren 4an jarriko dute abian. Egun horretan (10:00etatik 13:30era) eta otsailaren 6an (17:00etatik 19:30era), plazan, herritarren iritzia jasoko dute. Hauek udalaren webgunea eta kultur etxean jarriko den kutxa ere izango dituzte beraien ekarpenak egiteko. Kultur etxean panel informatiboak jarriko dira.
Bestalde, Soraluze eta Legazpi kaleetako eta plazako bizilagunentzat bilerak antolatu dituzte. Otsailaren 20an, 08:30ean, merkatari eta ostalariekin elkartuko dira. Martxoaren 2an, 19:00etan, gainontzeko bizilagunekin elkartuko dira. Azkeneko bilera martxoaren 9an egingo dute, azken proposamen bat adosteko. Martxoaren 30ean udalak behin-betiko egitasmoa aurkeztuko die bizilagunei.